lunes, 20 de junio de 2011

AQUARIUM-ERA (DONOSTIA) IRTEERA!!!!!
Gaur aquarium-era joan gara Xoxoka ikastolako 1.mailako haurrak. Goizean goiz joan gara autobuses eta bazkaria eta guzti eman dugu eguna pasatzeko.
Goizean barku bat hartu dugu eta Santa Clara uharteraino joan gara, portutik aterata eta oso zirraragarria izan da olatuetan barrena ibiltzea.
Eguerdian, bakoitzak, etxetik ekarritako bokadiloa jan dugu Donostiako portuan eta bazkal ondoren 14:00etarako aquarium-era sartu gara.
Aquarium-ean, arrain mota asko ikusi eta ezagutu ditugu eta gehien gustatu zaiguna tunela izan da marrazoak ere ikusten direlako.
Pertsona guztiei gomendatzeko irteera izan da eta denok oso ondo pasa dugu eta baita ikasi ere!!!!


www.aquariumss.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario